XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero garaikurra ketan ipintzen zen, lehortzeko.

Denbora pasatuta txikitu egiten zen, eta berriro errepikatu behar zen olioztatu eta lehortzen ipintzeko prozesua, burua ahal bestean txikitu arte.

Azkenean ezpainak zulatu, kotoizko firuekin josi eta ehun bereko apaingarri bat esekitzen zen.

Amaitzeko garezurraren gainetik soka luze bat pasatzen zen, burua zintzilikatzeko.

Mundurukuen tribua Amazoniako gerlariena zen eta, halaber, garaipenen ospakizunik handienak egiten zituena eta gerlari ausartei omenaldirik berezienak egiten zizkiena.

Horrelakoetan bi sari mota egon zitezkeen.

Lehenengoa hurrengo borrokan abangoardiako kokagunea eskaintzea zen.

Bigarrena, gerlaria zauriturik zegoenean, nagusiak egiten zion opari bat zen: buru baltsamatu bat edo arerio baten haginez apaindutako kotoizko burusi bat.

Honelako burusia oparitzen zitzaion borrokan hildako gerlariaren alargunari ere.

Burusi horietariko bat zeukanak lan egiteari uzten zion eta handik aurrera tribuak mantendu behar zuen, bakeaz gozatzen zutenek borrokan hildakoei egiten zieten ordain gisa.

Buru baltsamatuaren oparia jasotzen zutenek ere pribilegio bera zeukaten, baina bost urteko eperako bakarrik, parina-te-ran, borrokaren jai oroigarria ospatu arte, hain zuzen.

Ospakizun guztiak oso handiak izaten ziren.

Borrokaldi baten ostean, gerlariak eta emakume laguntzaileak itzultzen zirenean, nagusiak ehizaldi oparoa egiteko agintzen zuen.